Laborategia. Laborategian marmol beltzarekin zerikusia duten hainbat froga kimiko eta proiektu egiten ditugu, ikerketa lanetan, euskarri teknikoetan eta kalitate kontrolean laguntza emanez, betiere Europako araudia aintzat hartuta. Hau guztia ospe handiko laborategi eta zentro teknikonogikoen laguntzarekin egiten dugu, gero emaitzak eta informazioa gure bezeroei eskaintzeko.
Bulego bilera harrobian. Harrobiko bulegoetan teknikariek eta arduradunek egunero planifikatzen dituzte eman beharreko urrats guztiak. Gure enpresan talde-lana hartzen dugu oinarritzat, finaktutako helburuak lortzeko.
Zulaketa, ebakitzea, blokea ateratzea, makina akatsak leuntzen. Marmol beltzezko harrobiak erreserba oparoa du. Makineriarik aurretuena erabiltzen dugu: modernoa, abangoardiakoa eta berritzailea. Harginak gara eta prozesu osoa kontrolatzen dugu: zulatzea, ebakitzea eta ateratzea. Marmola harri huts denetik, bloke bihurtzen den arte.
Harginak gara. Marmolaren kalitatea eta esklusibotasuna. Gure arduradun teknikoak gainbegiratzen du banan bana marmol beltzezko bloke bakoitza, kalitatean arreta berezia jarriaz. Hautatutako blokeak kamioietan eramaten dira harrobitik helmugara. Gure bezeroen artean Italiako merkatua dugu. Bertatik zabaltzen da marmola mundu zabalera. "Markina Marmol Beltza" mundu osoan ezaguna den kalitatezko produktua da. Bere ezaugarri eta berezitasunek "esklusibo" bilakatzen dute.