|
Marnemarren onarrizko bi kontzeptuk agintzen dute: harriaren kalitateak eta esklusibotasunak.
Marnemar enpresa harri naturalaren ustiakuntzari emana dago, bereziki MARKINAKO MARMOL BELTZA izenaz ezagutzen den kareharriaren ustiakuntzari.
Beraz, marmol blokeak erauzten ditu harrobian. Marmol mota honek kolore beltza du ezaugarri nagusi, horrexegatik da kareharri estimatuenetakoa nola nazioko hala nazioarteko merkatuan. Bezeroen artean aipagarria da Italiako merkatua, handik banatzen baita mundu osora.
Ekoizpen gaitasun handiko harrobia da. %70 inguru esportatzen da, eta harrobi honetan mundu mailan saltzen den Markinako Marmol Beltzaren %80 ekoizten da: Italia, AEB, Herrialde Arabiarrak eta beste batzuk dira bezero nagusiak. Marnemar enpresak blokean aurkezten ditu bere harriak, baita beste molde batzuetan ere, esate baterako, "Markinako Marmol Beltza" (Distira emana, Leundua, Zulo ttipiekin eta Zahar itxurarekin) eta "Markinako Marmol Beltz Loratua" (Distira emana eta Leundua). |